XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kordegabetasuna, ordea, ezta berez gertatzen, beti geron baitan gure erruz izan ditezken onak eztiran kari batzuengatik baño.

Orduan zentzuna guztiz aula bezela geratzen da, bearra dan egipenerako indarrik gabe, eri edo; baña geron aldetik egoki ta bearrak diran eragipenak jokoan jarri ez ditugulako.

Ta gizonaren egokera, orduan, errukigarria agertzen da, oso bean geratzen dan egokeran.

Orrengatik bearra izango zayo gizonari kordegabetasuna izan diteken edozein jokeraren aurka gogorr egitea, asieratik orrelaxe jokatzea beraren pean gera ez dedin.

Konorpena, jakiña, konorteen bitartez egiten da; ikusmen, entzumen, usaimen, txastamen, eta ikusmena diran gizonaren bost konorteen bidez; auek, ongi jokatzen dutenean, begiraleak izango bailiran-ari dira gugan jo egiteko eldu diteken edozein eragipena egokiro oartzeko, ta orrela konorpena eragitean eta au konormenaren oarpen zabalean jazotakoaren berria emaille izateko.

Era ontaz konormenaren izaera burutzean.

Gai-zio batzuk ageri ditezke jokera guzti ori nolabait apurtuta uzteko; orduan, aundiago edo txikiago, sorgortasuna sortu diteke, konorte bat edo batzuk edo guztiak beren lana egin eziñean geratzen diranean eta sorgortasuna notiñaren jabe egiten da.

Eta sorgortasuna jasan bearr duena eri geratzen da oso, bere errurik gabe ta naimenetik at beti.

Batzuetan sorgortasuna naimenez sorian erazten da, sendagileek eri baten soñean ebaketa edo beste eragipena burutu bearr dutenean; egipen ori sorgorr deitu dezakegu ta naimenez edo bearrez egiten da bakarrik, bai ta, ala bearrik konorpena eragitekoa izateko; beraz, berdin esan dezakegu konorpena naimenez eragin ditekela, bai aundiago ta bai txikiago ere eraginkorra nolakoa dan arauz geyenetan, bai ta konorpena jasan bear duenaren minberatasuna dan neurrian.